Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abuztua, 2011

DANTZAZALE - 2011

Irudia
“DANTZAZALE-2011” FOLKLORE ETA DANTZA TRADIZIONALEKO MONITOREEN FORMAKUNTZA PROIEKTUA             DANTZAZALE programaren lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondorioz (25 ikasleez gain, 18 pertsona zain geratu dira), jada programatua dugu urte honetan bigarren edizioa. LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak dinamizatutako Euskal Dantza Tradizionaleko monitoreen formakuntzarako “DANTZAZALE-2011” proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 8an. Proiektu honek Haur Folklore ikastaro bat eta dantza-monitorearen didaktikarako bi saio izango ditu. Josu Larrinagak eta Emilio Xabier Dueñasek (Eusko Ikaskuntza – Folklore Saila) koordinatutako  “Haur Folklore ikastaroa”n J.M.Beltranen (H. M. Txokoa - Oiartzun) eta Maria Loizagaren (Abesti Tradizionalak) parte hartzea izango du besteak beste eta honek, lau saioetan zehar, Folklore eta jaien egutegia, Hizkuntza eta Kantak, Haur Folklore eta Hezkuntza, Dantzak eta dantza-jolasak, e.a. landuko du. Ikasta