Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2010

OLENTZERO BADATOR!!!

Irudia
Laguntasunakide guztion lanarekin, aurten ere Olentzero Barakaldora etorriko da. Badakizue.... - Gurutzuteko Ospitalera eta Miranda Egoitzara  bisitak. - Ongi etorria Udaletxean. - Kalejira, guztion partehartzearekin. - Erromeria.- Puzgarriak. - Tailerrak. - Umeentzako berbena. - Gaztainak eta txokolatearen banaketa.. - Etab... Ongi etorri Olentzero!!

BARAKALDO ERROMERIAN 2010

"BARAKALDO ERROMERIAN 2010" programaren barruan, eta  LAGUNTASUNA taldeak antolatuta, erromeria bat ospatuko dugu Barakaldon. EGUNA: 2010-ko Azaroak 13 (larunbata) LEKUA: San Bizente Plaza   ORDUA: Arratsaldeko 20:00-etan Anima zaitez eta etorri gurekin dantzaz gozatzera!!!

ZUBEROAKO IKASTOLAREN ALDE - GABONETAKO OTARREAK

Irudia
Kaixo lagunak, hau da Sohütako Ikastolatik jaso dugun mezua: "Iparraldeko egoera dela eta, Ikastolen beharren asetzea zaila gelditzen da. Datorren urtean, Sohütako Ikastolaren handitzeko obrak eramango dira. Berri on bat izanik ere, dakizuen bezala, gure eskoleen ibilmoldearen finantzamendua, parte handian, burrasoen gain gelditzen da. Berriro ere zuen laguntza eskatzen dizuegu". LAGUNTASUNA Elkartetik, Gabonetako Otarren distribuzioan lagunduko diegu. AHUSKI  otarrea   36  €  Poltsan : §               Ardi gazta   (1Kg) §               Eztia   gaztainatzea  (500gr) §               “ Pâté ” ahate gibelarekin egina  (200gr) §               Biskotx  poltxa bat “artisanala”  (200gr)                   Moskinak erosteko: Azaroaren 27a baino lehen sartu behar da dirua (36,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (LAGUNTASUNA Taldea), Izena eta bi abizenak adieraziz. Otarreak  jasotzeko: Abenduaren 11an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldeko egoitzan (Elexpuru-7-Behea – Barakaldo), 10-eta